Bizkaiko OMS eta Eragintza Fundazioa bildu egin dira, bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenaren esparruan ezarritako koordinazio-bilerak egiteko.
Eragintza Fundazioa Bizkaiko OMSrekin lankidetzan ari da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidean laguntzeko.
Oraingo honetan, gainera, ongietorria egiten diogu Sandra Sánchez DULSeko gizarte-langileen arduradun berriari, eta ibilbide berri honetan ditugun desiorik onenak helarazten dizkiogu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Jose Ignacio Landaluce zuzendari medikoari eta BOMSetako gainerako profesionalei emandako laguntzagatik.





