Eragintzak jarduerarekin hasi da udako oporren ondoren. Zerbitzu guztiak martxan daude: orientazio psiko-sozio-laborala, zentro okupazionalak, Ibilbide eta Bideratu.
Era berean, lan aurreko aktibazio-moduluak martxan jarri dira, eta abendura arte luzatuko dira. Horietako batean parte hartu nahi duten pertsonak irailaren 16ra arte jar daitezke harremanetan telefonoz Eragintza Fundazioarekin, edo posta elektroniko honen bidez: eragintza@eragintzafundazioa.eus
Eragintzako baliabideak
Eragintza Fundazioaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan.





