Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lanean integratzeko duen asmoaren barruan, lehen Gizarteratze Ibilbidea jarri da abian 2025-2026 ekitaldirako. Ekimen horri esker, parte hartzen dutenek
garbiketako profesionaltasun-ziurtagiri bat lortu ahal izango dute, Lanbidek homologatua, eta, aldi berean, lan-mundurako sarbidea erraztuko duten orientazioko, aktibazioko eta lan-bitartekaritzako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.
Gainazalak garbitzeko profesionaltasun-ziurtagiriak, IFAP SLrekin lankidetzan emango denak, honako eduki hau du:
-150 ordu garbiketa-moduluan
-110 ordu lan-aktibazioan
-80 orduko praktikak enpresetan
Gizarteratze Ibilbide hauek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatutako Lan Berri programaren barruan daude.