Eragintzak Eusko Jaurlaritzak emandako KONPROMISOA aitorpena du, arlo horretan egindako lanagatik, eta ildo honetan urratsak ematen jarraitzen du.
Zehazki, Eragintzak honako hauek lantzen ditu nagusiki:
8. helburua: hazkunde ekonomikoa, enplegu osoa eta produktiboa eta lan txukuna sustatzea MUNDU OSOAN.
Zentzu honetan, Eragintzatik osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzea sustatzen dugu. 2024an 220 kontratu kudeatu genituen.
10. helburua: desberdintasunak murriztea.
Eragintzan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei egokitutako zerbitzuak ematen ditugu, eta, honela, lan-merkatuan integratzen laguntzen diegu.
Era berean, helburu hauekin zerikusia duten hainbat jarduera egiten ditugu:
3. helburua: erabiltzaileen osasun fisikoa eta mentala sustatzen dugu.
5. helburua: osasun mentaleko arazoak dituzten emakume eta gazteen ahalduntzea bultzatzen dugu.
17. helburua: aliantzak eratzen ditugu hainbat erakunderekin, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko dugun helburua lortzeko.
18. helburua, euskararen erabilera sustatzea
20240 Garapen Jasangarriko Helburuak.
Garapen Jasangarriko Helburuak 2015ean NBEko kide diren herrialde guztiek hartutako 17 jomuga global dira. Bere helburua pertsonen bizitza hobetzea eta 2030erako planeta babestea da. Pobrezia, ingurumena, hezkuntza, berdintasuna eta bakea bezalako gaiak jorratzen dituzte.
Euskadin 18. helburu bat sartu da, hizkuntza- eta kultura-aniztasunari buruzkoa.
Ezaugarri hauek dituzte:
– Unibertsalak dira: herrialde guztiei aplikatzen dizkiete, aberatsei zein pobreei.
– Elkarri lotuta daude: batean aurrera egiteak besteei laguntzen die.
– Premiazkoak dira: epea 2030ekoa da.





