Eragintzaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan laguntzea da. Horregatik, baliabide ezberdinez gain, lagundutako enpleguaren metodologia bultzatzen du.
Lagundutako enpleguak enpresarentzat Eragintzako osasun mentalean espezializatutako profesionalak bere esku jartzea dakar, inolako kosturik gabe. Profesional hauek osasun mentaleko arazo baten ondorioz desgaitasuna duten pertsonak beren plantillan integratzeko prozesuan lagunduko diote.
Zentzu honetan, Eragintzako profesionalek laguntza bikoitza ematen diete, bai enpresari, bai desgaitasuna duen pertsonari. Laguntza indibidual eta pertsonalizatua eskaintzen da, desgaitasuna duten pertsonek beren zereginak modu autonomoan, eraginkorrean eta enpresaren eskakizunekin bat etorriz bete ditzaten, enpresa pozik egon dadin eta, horrela, alde guztientzat esperientzia arrakastatsua izan dadin.
Hala nahi duten enpresak Eragintzarekin harremanetan jartzera animatzen ditugu metodologia hau garatzeko





