Irekita biltegiko jarduera osagarrien profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko izena emateko epea

January 16, 2026

Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan-munduan integratzea du helburu.

Hau horrela izanda, laneratze-ibilbide barri bat jarri da martxan. Ibilbide honen bidez, biltegiko jarduera osagarrien profesionaltasun-ziurtagiri bat lortuko da, Lanbidek homologatua, eta, aldi berean, lan-orientazioko, lan-aktibazioko eta lan-bitartekaritzako ekintzetan parte hartuko da, lan-munduan sartzen laguntzeko. Hasierako data otsailak 2 izango da.

Biltegiko jarduera osagarrien PZ-aren ezaugarriak

IFAP SLrekin lankidetzan emana, 170 orduko iraupena izango du eta 40 orduko praktikaldia enpresetan.

Hauetan parte hartzeko baldintza nagusia da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria izatea eta langabezian egotea.

Interesdunen aurretiko izen-ematea otsailaren 20ra arte egin ahal izango da, baldin eta plazak badaude, aurrez aurre gure instalazioetan, 944231693 telefonoaren bidez edo eragintza@eragintzafundazioa.eus posta elektronikoaren bidez.

Ibilbide hauek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasun Sailak sustatutako Lan Berri programaren barruan daude.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.