Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatearekin (UNIR), Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED), Valentziako Unibertsitatearekin eta Kataluniako Universitat Obertarekin, maila desberdinetako ikasleei fundazioan praktikak egitea errazteko.
Unibertsitateko practicumaren esparruan, 21 ikaslek Eragintza Fundazioaren zerbitzuak eta programak ezagutzeko aukera izan dute, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatze aldera.
Une honetan, Manex Ortega Bengoetxea, EHUko psikologia graduko ikaslea, Eragintzan ari da praktikak egiten.
Fundazioa osatzen dugunok praktiketako ikasle guztiei lana eskertzen dizkiegu.





