Eragintzak, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan laguntzen dienak, emakume langileen topaketa bat antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunean. Ekimenak Bizkaiko Enplegu Zentro Berezietako eta hainbat enpresatako langileak bildu ditu, lan-esparruan dituzten esperientziak ikusarazteko eta loturak sendotzeko.
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek oztopo handiak dituzte enplegua lortzeko eta mantentzeko, eta zailtasun horiek areagotu egiten dira emakumeen kasuan, hainbat azterlanen arabera. Testuinguru honetan, Eragintzak programa espezifikoak garatzen ditu, hala nola SARETU eta GORATU, lan-merkatuan emakumeen presentzia indartzeko eta aukera profesionalak hobetzeko.
Topaketa elkarrizketarako eta hausnarketarako gune izan da, eta aukera eman die parte-hartzaileei beren bizipenak partekatzeko eta laneratze handiagoa lortzen lagunduko duten beharrak planteatzeko. Jardunaldiaren une nagusietako bat panel bat izan da. Bertan, Carol Mediavilla de la Fuentek (Lavanindu), Mari Luz Souto Garciak (BBK Fundazioa) eta Soraya Mogollón Rodriguezek (Unilever) hartu dute parte aurreko topaketaren bideoa aztertuz.
Jardunaldia hainbat partaidetza-dinamikarekin amaitu da, eta bertaratutakoek egiteke dituzten proposamenak eta erronkak identifikatu dituzte, lanak beren bizitzetan duen funtsezko zeregina azpimarratuz, ez bakarrik diru-iturri gisa, baita funtsezko elementu gisa ere beren autonomia pertsonalerako, ongizate emozionalerako eta gizarteratzerako.
Horrelako ekimenen bidez, Eragintzak berretsi egiten du aukera-berdintasunarekin eta gizarteratzearekin eta laneratzearekin duen konpromisoa, eta arreta emakumeetan jartzen du, osasun mentalaren eremuan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten emakume guztiei, baita BBKkunari ere, espazioa errazteagatik.





