Eragintza Fundazioak Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (EPE) izena eman duten erabiltzaileei zuzendutako laguntza-zerbitzu bat jarri du martxan zeladore lanposturako.
Ekimen honen helburua da gai-zerrenda komuna prestatzea eta enplegu publikora iristeko aukerak hobetzea, laguntza hurbil eta egituratu baten bidez. Horretarako, Eragintzak ikasteari laguntzeko saioak eskaintzen ditu astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 11:00etara, hautaketa-prozesuaren funtsezko edukiak lantzeko.
Nori dago zuzenduta?
Zerbitzu hau EPEan izena eman duten Eragintzako erabiltzaile guztientzat dago zabalik, desgaitasun-ziurtagiria duten ala ez alde batera utzita.
Parte hartzeko baldintzak
- Osakidetzako lan-eskaintza publikoan izena emanda egotea (apirilaren 22ra arte).
- • Gai-zerrenda laguntza profesionalarekin prestatzeko interesa izatea.
Eragintza Fundazioak doako baliabide hau aprobetxatzeko deia egin die interesa duten erabiltzaile guztiei.
Horrelako ekintzekin, fundazioak lanean jarraitzen du laneratzea bultzatzeko, benetako enplegu-aukerak lortzeko tresna praktikoak eskainiz.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan eragintza@eragintzafundazioa.eus
edo 944231693 telefonora deituz.
Une honetan plaza libreak daude.





