Eragintzak Gertu Kultura Bizkaia programan parte hartu berri du, pertsona guztientzako kulturarako sarbidea sustatzen duen ekimenean. Lankidetza honi esker, antolakuntzako hainbat erabiltzailek Arriaga Antzokira joateko aukera izan dute, Amalur Indarra ballet ikuskizunaz gozatzeko.
Lanak, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren bigarren ekoizpenak, maila handiko esperientzia artistikoa eskaini zien bertaratutakoei, dantza garaikidea, askotan, horrelako proposamen kulturalak eskuratzeko oztopoak aurkitzen dituzten pertsonei hurbilduz.
Gertu kultura.
BBK erakundeak bultzatutako Gertu Kultura programak programatzaile kulturalen sare gisa funtzionatzen du, eta gizarte-erakundeen bitartez kultura-jardueretarako sarbidea errazten du. Kultura espazio inklusiboa eta pertsona guztientzako irisgarria izan daitela bermatzea du helburu. Eragintzatik oso positiboki baloratzen dugu esperientzia, kalitatezko kultur ekitaldiez gozatzeko aukera emateaz gain, ongizate emozionalari eta erabiltzaileen gizarteratzeari ere laguntzen baitio.





