Ia 400 pertsona igaro dira Eragintzako Lan Orientazioko Zerbitzu Espezializatutik 2025ean

April 30, 2026

Guztira, 392 pertsonak parte hartu dute 2025ean Eragintzako Lan Orientazio Espezializatuko Zerbitzuan, baliabide hau funtsezkoa izanez Eragintzako erabiltzaileak laneratzen laguntzeko. Artatutako pertsona guztietatik 256 gizonak izan dira eta 136 emakumeak, hau da, artatutako pertsonen %35.

Badakigu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat laneratzeko prozesuek erronka handia dakartela, eta hori areagotu egiten dela emakumeen kasuan; horregatik, zerbitzua erabiltzera eta laneratzeko bidea aztertzera animatzen ditugu.

Lan orientazio espezializatua.

Eragintzako baliabide guztien artean, lan-orientazioa eskaintzen dugu. Eragintza LANBIDEren erakunde laguntzailea da, eta, beraz, erabiltzaileek orientazio pertsonalizatua jasotzen dute laneratzeko prozesu osoan, enplegagarritasuna lortzen eta enplegua mantentzen aurrera egiteko, eta, modu osagarrian, arreta espezializatua osasun mentalaren eremuan.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.