Sareko lana eta lankidetza funtsezko tresnak dira gizarte inklusiboago, sentsibilizatuago eta osasun mentalarekin konprometituago baterantz aurrera egiteko.
Zentzu honetan, Eragintzak duela gutxi lan-bilera bat egin du Bizkaiko Medikuen Elkargoarekin, elkarrizketa-espazio bat ezartzeko eta bi erakundeen arteko lankidetza-bideak aztertzeko.
Topaketan, Joseba Antxutegi Elkargoko lehendakariak eta Izaskun Landaida Eragintzako zuzendariak informazioa partekatu zuten erakunde bakoitzak egiten dituen jarduerei, jarduera-eremuei eta lan-ildoei buruz, osasun mentalaren eta gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen arloan dauden erronkak eta aukerak bateratuz.
ERAGINTZAk oso positibotzat jo du lehen harreman hau, baliagarria izan baita lankidetza-arlo posibleak identifikatzeko eta etorkizunerako ekimenen oinarriak ezartzeko.





