Joan den urriaren 16an, Eragintza Fundazioak aktiboki parte hartu zuen “Gobernantza eta Gardentasuna: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen jardueran duen eragina” jardunaldian, Bilboko BBK Kuna espazioan.
Topaketa Sareen Sareak eta Euskalitek antolatu zuten.
Irekiera ekitaldia Euskaliteko Natalia Fernandezek egin zuen, eta jardunaldia Kudeaketa Aurreratuaren Europako 32. Astearen testuinguruan kokatu zuen, eta azken urteetan Sareen Sarearekin egindako elkarlanari balioa eman zion. Bestalde, Sareen Sareko presidente Celia Gómezek aliantzak, gardentasuna eta gobernantza ona nabarmendu zituen egungo erronka sozialei aurre egiteko zutabe gisa.
Saioan, Eragintzako zuzendari Izaskun Landaidak azpimarratu zuen gardentasuna eta gobernantza funtsezko zutabeak direla fundazioa kudeatzeko. Fundazioaren erreferentziazko eredua Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Eredua dala, bizi-kalitatearen ereduaren eta lidergo humanistaren ikuspegiekin osatua. Testuinguru honetan, bi jardunbide egoki azaldu zituen. Zehazki, gobernantzaren eremuan, OLAko espazio berrian Zentro Okuapazionalak elkartzeko proiektua aurkeztu zuen, Kotterren aldaketa kudeatzeko eredua inplementatuz, baterako sorkuntzako prozesuekin konbinatuta. Gardentasunaren esparruan, Eragintzak kontabilitate sozialaren arloan egindako ibilbidea aurkeztu zuen, bai eta fundazioaren balio sozial integratuaren kalkulua ere. Honek erakusten du Eragintzak gizarte-balio bat sortzen duela, jasotako baliabideak biderkatzen dituena, eta kontabilitate tradizionalak ez duela ahalbidetzen dimentsio osoa bistaratzea. Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru bat egin zen, non Eragintzak lekua partekatu zuen jardunaldiko gainerako hizlariekin, Aclimarekin (Euskadiko Ingurumenaren Klusterra), Bizitegirekin, Euskadiko Osasun Mentalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko eta Ekintza Komunitarioko zuzendaritzarekin. Solasaldiak elkarrekin hausnartzeko eta gobernantza kolaboratiboan urrats sendoz aurrera egiten jarraitzeko beharrezko gakoak identifikatzeko balio izan zuen.





