Hezkuntza inklusiboa eta Osasun Mentala. Beste txosten bat gure Enplegu eta Osasun Mentalari buruzko jardunaldian

June 2, 2022
Cuál es la realidad del alumnado de salud mental-Eneritz

 Eragintza Fundazioak maiatzaren 26 eta 27an antolatutako Enplegua eta Osasun Mentala estatu-jardunaldian Eneritz Bengoetxea doktoreak hartu zuen parte, Hezkuntza inklusiboa eta Osasun mentala: erronka bat hitzaldiarekin.

Hizlariak hezkuntzaren egungo errealitatea, egokitze-behar aldakorrak eta etorkizuneko erronkak azaldu zituen. Eta, zehazki, osasun mentaleko arazoak dituzten ikasleen egoerari buruzkoa izan zen; izan ere, beren hezkuntza-prozesuan arazoak izaten dituzte egunez egun, eta eskola-uzteak eta, oro har, prestakuntza-maila baxuak.

Horren aurrean, besteak beste, irakasleei laguntzeko beharra planteatu zuen, gaixotasun mentalaren errealitate horietan prestakuntza emanez, laguntza psikologikoa, prestakuntzarako eta lanerako orientazioa edo hezkuntza-komunitatea gaixotasun mentalari buruz sentsibilizatuz.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.