Athletic Fundazioak Eragintzako futbito taldeko 21 kideei Athletic Clubeko Museoa bisitatzeko aukera eman die.
Eragintza Fundazioak ibilbide luzea egin du Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean, eta, besteak beste, gure futbito-taldeak Geurea ‘Ligan edo Eragintzako emakume erabiltzaileak kirol anitzeko taldean parte hartzen dute.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Athletic Fundazioari ekimen berri honengatik eta emandako babes guztiagatik.
Laneratzea
Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko helburua du.
Esparru honetan, frogatuta dago kirolak, estresari aurre egiten eta tentsioak askatzen laguntzen duenez, ariketa fisikoa egiten duten langileek modu erlaxatuagoan eta emankorragoan lan egiten laguntzen duela.
Hori guztia dela eta, Eragintzan gure erabiltzaileek kirola egiteko ohitura har dezaten saiatzen gara, horrek eragin positiboa baitu beren lanean eta, ondorioz, haien bizitzetan.





