Eragintzak euskara batzordea jarri du martxan, Fundazioaren eguneroko funtzionamenduan euskara erabiltzeko egiten ari den lana sistematizatzeko eta bultzatzeko.
Batzordeko kideen eta Eragintza osatzen duten guztien talde-lanaren bidez, euskararen presentzia indartu nahi da irudi korporatiboan, ingurune digitaletan, ekitaldi publikoetan, publizitatean, erabiltzaileekiko harremanetan, herritarrekiko harremanetan, erakundeetan edo barne-komunikazioan, besteak beste.





