Eragintza Fundazioak euskarako Harrobi Diploma jaso du

December 15, 2023
PHOTO-2023-12-13-20-00-48(1)

Eragintza Fundazioak euskarako Harrobi diploma jaso du, kontuan izanda euskararen erabileran egindako lana zein aurrerapenak eta kanpoko ebaluazioaren ondorioz.

Orain arte Bikain ebaluazio sistema baino ez zegoen indarrean. Horren arabera hiru maila baino ezin zituzten lortu entitateek: oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa.

Aurten onartutako dekretuari esker, horiez gain, beste bi aitortza gehiago dago, “Harrobi diploma” eta “Euskara barra barra” bereizgarriak gehitu baitzaizkie. Modu honetan, euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua egiten da.

Bost aukera guztira

Esan bezala, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “Harrobi” aintzatespen-diploma sortu du aurten, euskararen erabilera areagotzeko dinamikan lan egiten duten erakundeek egindako lana eta ahalegina aitortzeko.

Gauzak horrela, eskala ondoko hau izango da:

  1. Euskaraz Barra Barra
  2. Harrobi Diploma
  3. Bikain: oinarrizkoa
  4. Bikain: erdi-mailakoa
  5. Bikain: goi-mailakoa

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.