Eragintza fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.
Alde honetatik, eta Eragintza Fundaziora hurbiltzen diren erabiltzaileen profilen beharrei erantzuteko, honako hau eskaintzen da:
– Askotariko prestakuntza-programa: moduluak, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea.
– Lan-orientazioko zerbitzua.
– 4 zentro okupazional: lorezaintza, kableak, ikuztegia eta azaleztapena.
– Ikuztegiko Enplegu Zentro Berezia, beste EZB batzuetara bideratzeaz gain.
– Erabiltzaileei laguntzen diegu ohiko enpleguan eta enplegu babestuan laneratzeko prozesuetan.
Hau guztia, lanaurreko fasean, enplegu babestuan edo arruntan lagundu ahal izateko, erabiltzaile bakoitzaren egoera pertsonalen arabera.





