Ezinbestekoa da osasun mentala indartzea pertsona guztientzat eta bizitzako etapa guztietan, baita gazteenentzat ere.
Eragintzak, IBILBIDE programaren bidez, talde oso txikietan lan egiten du ikasteko zailtasun handiak dituzten 16-18 urte bitarteko gazteekin. Hauek prestakuntzarako zailtasunak dituzte, osasun mentaleko arazoei lotuta, hezkuntza arautuko sistemaren barruan prestakuntza izaten jarraitzea eragozten dietenak. Programaren bidez, etorkizunean gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetuko duten oinarriak finkatu nahi dira.
2022an oso emaitza positiboekin egindako pilotajearen ondoren, IBILBIDE 2023an sartu zen Fundazioaren eskaintzan.
Egun, programan parte hartu duten pertsonek bilakaera kognitiboa erakutsi dute. Gainera, horietako lauk profesionaltasun-ziurtagiria lortu dute datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketetan.
Egun, garapen kognitiboko zereginak UHEIn (Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua) DBHko titulua lortzeko azterketak prestatzearekin uztartzen dira, beti ere Eragintzako erreferentziazko tutorearen laguntzarekin.





