Eragintza Fundazioa duela gutxi bildu da Deustuko Salestiarrekin, bi erakundeen arteko lankidetza-bideak aztertzeko. Ildo horretan, Mekanikaren arloan enplegurako prestakuntza sustatzeko balizko plana izan da mintzagai.
Bileran Zigor Bikandik, Deustuko Salestiarreko administratzaileak, eta Joseba Aurrekoetxeak, Eskola-Enpresa saileko arduradunak hartu dute parte.
Bileraren ondoren, lankidetza hori gauzatzen saiatzeko urratsak ematen jarraitzen da. Zentzu horretan, publikoki eskerrak eman nahi dizkiogu Salestarrei, proiektu hau aurrera eramateko orduan gure fundazioarekin egiteko duen borondateagatik.
Eragintzaren asmoen barruan
Eragintza Fundazioaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan.
Askotariko erabiltzaileak daudenez, patologiei eta prestakuntzari dagokienez, Eragintzak hainbat proposamen eskaintzen ditu: laguntza psikologikoa; oinarrizko prestakuntza; profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko aukera; okupazio-zentroetan parte hartzea; Enplegu Zentro Berezi batean kontratatzeko aukerak edo enplegu arruntaren parte izatea lagundutako enpleguaren metodologiaren bidez.
Ildo horretan, eta prestakuntza gutxien duten pertsonei zuzenduta, eta betiere gutxieneko interesdun talde bat badago, aztertzen ari da Mekanikaren arloan profesionaltasun-ziurtagiri bat abian jartzeko aukera, laneratzeko aukera handiarekin.





