Julen eta Alex ERAGINTZAko Lorezaintza Zentro Okupazionaleko bi erabiltzaile gaztek eraman dute KORRIKA 2024ren lekukoa fundazioaren ordezkari gisa. Ibilbidean zehar, lagun talde handi batek lagundu die, bai korrika, bai animatzen.
ERAGINTZAtik eskerrak ematen dizkiogu KORRIKAri, 1788. kilometroan gure parte-hartzea gauzatzeko emandako erraztasun guztiengatik.
Joan den martxoaren 14an Iruñetik abiatu eta martxoaren 24an Baionan amaituko den korrikan parte hartu nahi izan du Eragintzak gure espaziotik ere euskararen kontzientziazioaren eta erabileraren aldeko bultzadan laguntzeko.
Euskararekiko konpromisoa
Eragintza Fundazioak konpromiso sendoa du euskararekin. 2023ko abenduan Euskalitek emandako HARROBI diploma eskuratu ondoren, euskara plan berria prestatzen ari da gaur egun.
Eragintza Fundazioko Euskara Batzordea zeregin garrantzitsua betetzen ari da Eragintzako profesionalak eta erabiltzaileak laguntzen ari diren prozesu hau guztia bultzatzeko.






