Eragintza fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.
Alde honetatik, eta Eragintza Fundaziora hurbiltzen diren erabiltzaileen profilen beharrei erantzuteko, honako hau eskaintzen da:
– Lan aurreko aktibazioa : prestakuntza moduloak, ziurtagiri profesionalak…
– Lan-orientazioko zerbitzua.
– 4 zentro okupazional: lorezaintza, kableak, ikuztegia eta azaleztapena.
– Ikuztegiko Enplegu Zentro Berezia, beste EZB batzuetara bideratzeaz gain.
– Erabiltzaileei laneratzeko prozesuetan laguntzen diegu, bai enplegu babestuan zein ohikoan.
Azken koordinazio-bileran, programen esparruan ezarritako helburuak aipatu dira eta laster azalduko ditugun berrikuntzez beteta iritsiko da hurrengo lauhilekoa.





