Pasa den ostiralean, maiatzaren 31an, Zamudioko kiroldegian futbitoko Geurea Ligako azken festa ospatu zen.
Lehiaketa denboraldi luze baten ondoren, Geurea Ligan parte hartzen duten talde guztien ordezkaritza zabalak, horien artean Eragintza Fundazioarenak, ospakizun eta adiskidetasun jardunaldi batez gozatu zuten.
Eguneko ekitaldirik aipagarrienak
– Athletic Club Fundazioaren taldeak eta Geurea Ligako taldeen selekzioak walking-football erakustaldi partida izan zan.
– Ostean, Geurea Ligako bi selekziok, Ligan parte hartu duten 9 taldeen ordezkaritzarekin, lagunarteko partida jokatuko zan.
Gontzal Suances Athleticeko jokalari ohiak, besteak beste, parte hartu zuen garaikur banaketan, eta, ondoren, lagunarteko bazkari batekin amaitu zen festa eguna.





