Eragintzaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan.
Fundazioaren erabiltzaileek profil desberdinei erantzuten diete, baina gizonak gehiago dira Eragintzara hurbiltzen direnak emakumeak baino. Kontuan izanik, gainera, zenbait txostenek agerian uzten dutela osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeek zailtasun handiagoak dituztela lan-merkatuan sartzeko eta bertan mantentzeko orduan, haiei zuzendutako jarduera espezifiko bat garatzen dugu.
Horrela, Goratu programa jarri zen abian, osasun mentaleko arazoak dituzten 45 urtetik gorako Eragintzako emakumeei zuzendua, haien kontratazioan laguntzeko eta, horrela, haien autonomia ekonomikoa bultzatzeko.





