Eragintzaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea.
Helburu hori lortzeko, ibilbide pertsonalizatuak eta erabiltzaile bakoitzaren profilera egokitutakoak egiten dira. Ibilbide horietan, honako neurri hauek hartzen dira kontuan: lan aurreko aktibazioa, zentro okupazionaletan parte hartzeko aukera, Enplegu Zentro Berezietan edo enplegu arruntaren eremuan lana aurkitzeko laguntza.
Esparru honetan, Eragintzak enplegu babestuaren eremuko 115 kontratu kudeatu zituen 2023an.
Kontratu horien % 31 Eragintzako Garbiketa Industrialeko Enplegu Zentro Berezian (Lavanindu) egin ziren, eta gainerakoak Eragintzak lankidetza estua duen beste Enplegu Zentro Berezi batzuetan.
Enplegu-zentro bereziak.
Enplegu Zentro Berezien helburua lan produktiboa eta ordaindua aurkeztea da desgaitasunen bat duten pertsonei. Horrela, enpresa arrunt gisa jarduten dute, nahiz eta % 70 edo gehiagoko plantilla desgaitasuna duten . Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan produktibo eta ordainduaren bidez integratzen dira.





