Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak eta Eragintza Fundazioak lankidetza-konpromiso bat sinatuta dute, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidean laguntzeko.
Gauzak honela, talde fokal batzuk antolatu dira Eragintzaren erabiltzaileekin, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuei buruz duten iritzia eta lanak haien bizitzetan duen eragina zuzenean ezagutzeko. Hori guztia zaindu beharreko alderdiak, balizko korapiloak eta erronka berriei erantzuten saiatzeko.
Eragintza Fundaziotik izugarri eskertzen diegu erabiltzaileei talde fokaletan parte hartu izana. Beren ekarpenekin hitzarmena aberasten laguntzen ari dira.






