Garai bereziek, betebehar berriak eta beharrizan bereziak eskatzen dituzte. Covid 19 ak sortutako krisialdian Eragintza Fundazioak bere eskuetan dagoen dena egin du bere erabiltzaileei laguntza eta babesa emateko: telefonoz jarraipenak (laguntza psikologiko indibidualizatua eta familiarra, errutinak mantetseko eta seguntasunerako neurriak emanez, orientazio laborala), enpresekin prospekzio eta intermediazioak, lanean dauden erabiltzaileei laguntza eman (segurtasun neurrien inguruan, ERTE en ondorioz egin beharreko gestioetan, babes psikologikoa), etab. Orain normaltasunerantz joateko denbora heldu da, beraz ekin diezaiogun gure lanari.
Hau dela eta, Fundazioak bere zerbitzu guztiak erabiltzaileen eskura jarri gura ditu ahalik eta arinen. Gaurtik aurrera, eta alarma egoera bukatu bitartean, Eragintza Fundazioko erabiltzaileek ikastaroak jarraitu ahal izango dituzte birtualki. Bestalde, teknologia berrien erabileran arazoak dituzten pertsonei, postaz helaraziko zaizkie ikastaroen edukiak. Denon artean ahaleginak eginez, lortuko dugu!
Eragintza Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean, 35. urteurrena ospatu zuen AXOLA DUTEN ISTORIOAK lelopean. Jardunaldia Eragintzako Alex Artetxe eta Sofia Turienzoren hitzaldiarekin hasi zen, eta "gaixotasun mentala duten pertsonen lanerako eskubidea eta enpleguaren,...
Lanbidek homologatutako "Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak" titulazioan profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko izena emateko epea zabalik dago. Prestakuntzaren bidez, honako eginkizun hauek betetzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratuko dira: •...
Bizkaiko Medikuen Elkargoak eta Eragintzak zabalkunde-hitzarmena sinatu dute, medikuntzako profesionalei eta herritarrei fundazioaren lana hurbiltzeko. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen errealitatea ezagutarazteko...