Bizkaiko Foru Aldundiaren agindueri jarraituz, Eragintza Fundazioaren lau zentru okupazionalek bere ateak ireki dituzte gaur. Gure erabiltzaileen ongizatea momentu oro zainduko dugu, segurtasun neurriak hartuz eta beharrezko NBE-ak emanez. Guztion elkarlanari esker, normaltasunera itzuliko gara.
AVATIk Eragintza bisitatu du lankidetza-bideak aztertzeko
Eragintza Fundazioak Santi Rodríguez AVATIko (Nortasun-nahasmendua Laguntzeko, Tratatzeko eta Txertatzeko Euskal Elkartea) presidentearen bisita jaso du. Erakunde horrek 20 urteko ibilbidea du nortasun-nahasmenduak dituzten pertsonei laguntza, tratamendua eta...








