Azken hilabeteetan gure zerbitzuak telefonikoki eman ditugu, gure erabiltzaileek lana aurkitzeko aukerarik gal ez zezaten. Gaur, pausu bat gehiago emateko eguna iritsi da. Segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta, Lan Orientazio Zerbitzua modu presentzialean lanean hasiko da. Guztion artean lan eginez, egoera honi aurre egingo diogu.
Eragintzak irailaren 2an jarriko ditu martxan lan aurreko aktibazio-modulu berriak
Datorren asteartetik aurrera, irailaren 2tik aurrera, lan aurreko aktibazio-moduluak martxan jarriko dira, eta abendura arte luzatuko dira. Horietako batean parte hartu nahi duten pertsonak Eragintza Fundazioarekin harremanetan jar daitezke irailaren 2tik aurrera edo...







