Urriaren 7an, Sara Oliver orientatzailearen eskutik, Leioako Behargintzaren egoitza bisitatu genuen. Topaketa horri esker, bi erakundeek elkar hobeto ezagutu ahal izan dugu, baita lankidetza-harremanak sortu ere, gure erabiltzaileei prestakuntza eta lan-orientazio hobea emateko. Helburu bera duten erakundeen arteko lankidetza-proiektu baten hasiera da hau. Honi esker, elkarrekin ikasi eta gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzean eraginkorragoak izateko ilusioarekin sortutako proiektua izanik.
Eragintzak irailaren 2an jarriko ditu martxan lan aurreko aktibazio-modulu berriak
Datorren asteartetik aurrera, irailaren 2tik aurrera, lan aurreko aktibazio-moduluak martxan jarriko dira, eta abendura arte luzatuko dira. Horietako batean parte hartu nahi duten pertsonak Eragintza Fundazioarekin harremanetan jar daitezke irailaren 2tik aurrera edo...





