Begoñe Ariño Jacksonek , AVIFES, EUFAMI ( Buruko arazoak dituzten pertsonen senideen elkarteen Europako Federazioa) eta FEDEAFES ( Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta senideen elkarteen Euskal Federazioa) elkarteetako presidente izandakoak, hausnarketa labur bat bidali digu. Jarraian transkribatuko dugu, berak idatziakoa tituluarekin:
Euskadiko familia askoren sentimendua irudikatuz
Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasun intelektualerako kuotak dituzten oposizioak deitu ditu. Gizarte aurreratu eta demokratiko batek pertsona guztien inklusioa sustatzen du, edozein gaitasun dutela ere; hain zuzen ere, aniztasuna aberastasuna delako eta are gehiago pertsona guztiak lan-munduan sartzea. Zorionez, aurrera egin dugu, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako kuotekin esan bezala, bainan oraindik ez gaixotasun mentalerako. Noizko berdintasuna?
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OMS-WHO, munduko biztanleriaren laurdenak buruko gaixotasuna izango du bizitzaren zehar. Horrek sentsibilizatu eta kontzientziatu beharra dakar, eskubide-berdintasuna benetakoa izan dadin. Eta ez dago integrazio gehiagorik enpleguak ematen diguna baino, bizitza autonomoa eta berdintasunean izatreko.





