Eragintzak 3 profesionaltasun-ziurtagiri emango ditu, Lan Berri 2021 programaren barruan

October 7, 2021
LANBERRI 2021

Eragintza Fundazioak 3 Laneratze Ibilbide martxan jarriko ditu 2021-2022an, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatutako Lan Berri programaren barruan. Ibilbide horien bidez eta laneratzea errazteko gure erabiltzaileek profesionaltasun ziurtagiri bat lortuko dute, eta, aldi berean, lan orientazioko, lan aktibazioko eta lan bitartekaritzako ekintzetan parte hartuko dute.

Hauek dira proposatutako profesionaltasun-ziurtagiriak:

Eraikinetako eta lokaletako azalera eta altzariak garbitzea PZ (IFAP SLrekin lankidetzan emana)
Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak PZ
Merkataritzako Jarduera Laguntzaileak PZ (IFAP SLrekin lankidetzan emana)

Parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira:  % 33tik gorako desgaitasun ziurtagiria edukitzea eta langabezian egotea.

Erabiltzaileek  aurreinskripzioa aurrez aurre, 944231693 telefonoaren edo eragintza@eragintzafundazioa.eus posta elektronikoaren bidez egin ahal dute.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.