
Etorkizuna osasun mentalean. ISEM sarea
Duela urte batzuk ISEM Sarea, gaixotasun mentala duten pertsonak sustatzeko eta gizarteratzeko Estatuko plataforma eratu genuen.
Azaroaren 10ean jardunaldi bat egin dugu Madrilen eta bertan izan dira Estatu osoko erakundeak, Eragintza eta bere Lavanindu Enplegu Zentro Bereziak bezala, gizarteari eta, bereziki, gizarte ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak baloratzeko.
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat kalitatezkoa, lehiakorra eta balio demokratikoak dituen enplegua lortzeko lan egiten dugu, pertsona guztientzako aukerak sortzeko eta gaixotasun mentalak eragiten dituen desberdintasunak murrizteko asmoz.
Helburua osasun mentalaren ikuspegia garapen sozial eta ekonomikoaren eremu guztietan txertatzea da, osasun mentalean eragina duten elementu erabakigarriei ere hori exijituz. Berrikuntza sistematikoki garatzen gaude gizarte eraldakadetaren baliabide berdinzale eta inklusibo legez.
Leave a Comment