Eragintzan Indarkeria matxistaren aurka

November 27, 2021
IMG_20211126_145601

Eragintzan, beste urte batez, emakume izateagatik emakumeek jasaten duten Genero-Indarkeriaren aurka dugun konpromisoarekin bat etorriz,hainbat jarduera egin dira azaroaren 25ean.

Aurten, baliabide desberdinetako pertsonek Te doy mis ojos filma ikusi dute. Ondorengo eztabaidetan ateratako ondorioetako batzuk honako hauek dira:

– Indarkeria matxista emakumeak kontrolatzeko eta menderatzeko bitarteko bat da.

– Desberdintasuna badago, indarkeria egongo da (elkar elikatzen duten bi elementu dira).

– Desberdintasunaren eta tratu txarren aurkako “txertoak” haurtzarotik inplikatu behar ditu gizonak eta emakumeak; bestela, belaunaldien arteko eskemak errepikatu egiten dira.

– Gizarte matxista eta sexista batean, gizonek pribilegioak dituzte. Eta gizartearen erreakzioa behar da: tratu txarrak ematen dituzten gizonek ez badira errefusatuak sentitzen, egiten jarraituko dute.

– Berdintasunerako bidea prozesu bat da.

– Haurrak ere indarkeria matxistaren biktimak dira.

– Argi utzi behar zaie pertsonei (eta, bereziki, belaunaldi gazteenei) maitasuna bikotekidearekiko errespetua eta laguntza dela  (kontrola eta jelosia ez dira maitasunaren erakusgarri).

– Berdintasunari eta gatazkak konpontzeari buruzko prestakuntza eman behar da.

 

 

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.