Ezagutza partekatu behar

Otsailaren 2an, Azkoitiko Izarraitz zentroko ikasketa-talde baten bisita izan genuen, Eragintzaren proiektua ezagutu eta haien  espezializazio profesionala osatzeko asmoz. Gure ezagutza eta esperientzia partekatzea Eragintzaren balioetako bat da; gure ustez,   pertsona guztiak berdintasunean bizitzea eragozten dituen estigmak eta autoestigmaren kontra baliogarria baita.

Leirek, Sarak eta Mikelek  buruko osasunarekiko eta gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzearekiko eta laneratzearekiko prestakuntza handia eta interes handia dutela  erakutsi ziguten.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Basurtuko Ospitaleko gizarte laguntzailearen bisita Osasun Mentala eta Hezkuntza Sistema