Ertzaintzak Jardunbide Egokien liburuxka argitaratu du

Ertzaintzak eskatuta, Polizia Jardunbide Egokien Eskuliburua egiten parte hartu genuen. Hau da, testu bat sortu genuen elkarlanean, ertzainek prestakuntza-tresna bat gehiago izan zezaten osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin eta desgaitasuna duten pertsonekin jarduteko garaian. Kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak islatu nahi ziren, alderdi polizialak eta kolektibo horietako pertsonen ezaugarriak eta premiak bateratuz.

Orain, Ertzaintzak eskuliburu horren laburpen-liburuxka bat argitaratu du, ertzain guztiek azkar eta erraz eskura dezaten polizia-jardunbide onenak ziurtatuko dituen informazio hori.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Asier Vitoria, EHLABEko Presidenteari elkarrizketa Eragintza BBK Kuna Gizarte-Berrikuntzako gunean