Eragintza BBK Kuna Gizarte-Berrikuntzako gunean

Eragintza BBK Kuna Gizarte Berrikuntzarako gunean dago, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzean dugun esperientzia erakutsiz.  GAITASUN BERA DUTE izenburuarekin, https://kuna.bbk.eus/eu/gaitasun-bera-dute/, bideo batek buruko gaixotasuna duen pertsona baten  eta, OWASYS, bere enpresa kontratatzailearen esperientzia erakusten digu.

BBK Kunak Garapen Iraunkorraren 8. helburuan, hau da, Lan txukuna eta Hazkunde ekonomikoa zuzenean eragiten duen erakunde gisa aurkezten gaitu. Erakunde horrek gogorarazten digunez, Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuetan integratzeko beharrari buruzko erreferentzia espezifikoak agertzen dira, pertsona guztien eskubideen erabateko berdintasuna lortzeko. Halaber, Eragintzaren erronka da Sergio Burgueño bezalako pertsonei laguntzea lan-munduan sar daitezen, eta, horretarako, OWASYS enpresari laguntza guztia eman dio hautaketa eta kontratazio prozesu osoan.

“Asko gozatzen dut nire lanaz, lankideen giroaz», adierazi du Sergio Burgueñok, 3D diseinua eta inprimaketa maite dituen bilbotarrak.

Javier Javier Gurtubay OWASYS enpresako CEOak azaldu duenez, “aniztasunak beti egiten du ekarpena”. «Ona iruditzen zitzaigun, taldean egotea ona delako gizartearentzat, eta lana ondo baino hobeto egin dezaketelako», azaldu du. “Enpresan lan egiten dugun guztiok enpresa irekiago gisa ikusten dugu geure burua”, eta, aldi berean, esan du taldean gaitasun desberdinak dituzten pertsona gehiago sartzen jarraitu nahi duela.

“Balantzea bikaina da. Bere jarrera eta gaitasuna oso onak dira eta ezin hobeto integratu da”, eta, aldi berean, bere lana baino haratago ere egiten duela adierazten du Javier Gurtubayk.

Eskerrak eman nahi dizkiogu BBK Kunari Osasun Mentalari leku bat zabaltzeagatik eta, zalantzarik gabe, gaixotasun mentalaren estigma hausten laguntzen duten integrazio-adibideak islatzeagatik.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Ertzaintzak Jardunbide Egokien liburuxka argitaratu du Eragintzako langile-taldea Kudeaketa Aurreratua ereduan formatuak