Eusko Jaurlaritzako Brontzezko A lortu dugu

October 6, 2022
A-CAST_2019

Euskaliteko talde ebaluatzailearekin lan saio batzuk auditoria egin ondoren, Brontzezko A lortu dugu Eragintza Fundazioan.

Eusko Jaurlaritzak kanpo-ebaluazio globala jaso ondoren kudeaketan maila esanguratsua lortzen duten erakundeei egindako aitorpena da hau. Euskaliten orri ofizialean agertzen denarenekin jarraituz: kanpo-ebaluazioa erakunde baten kudeaketaren azterketa global eta sistematikoa da, kanpoko ebaluatzaile independente eta kualifikazio profesional handiko talde batek egina, eta ikuspegi objektiboa eskaintzen du, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari jarraiki.

Kanpo-ebaluazioari esker, kudeaketan izan dugun aurrerapen-maila berriz ebaluatu ahal izan dugu, bai eta gure indarguneak eta hobetzeko arloak ere. Horiek dira, hain zuzen, une honetatik aurrerako erronka, eta gaixotasun mentala duten pertsonen laneratze-helburuaren betetzea hobetzea ahalbidetuko dute.

Ohikoa denez, urtearen azkenengoetan Lehendakariaren eskutik jasoko dugu.

Eskerrik asko ekipo ebaluatzailea eta Euskaliteko teknikariei: Iñigo Bilbao, Myriam  Rabanal, Karmele Garro, Fernando Richter eta Inma Arco

Zorionak Eragintza Fundazioa osatzen duten talde profesionala (argazkian Carol Del Campo eta Begoña Errazti denen izenean)  eta erabiltzaileei ere!.

 

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.