Espainiako Delegatua Euskadin eta Bizkaiko Enplegu saileko Zuzendariaren bisita Eragintzan

October 13, 2022
IMG-20221010-WA0003 (1)

Joan den urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Egunean, Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkariaren bisita jaso genuen. Vicente Reyes, Bizkaian Ordezkariordea, eta Teresa Laespada, Enplegu diputatuekin  batera, Eragintza Fundazioaren helburu eta emaitzak ezagutzera etorri ziren.

Gure helburuak, erabilitako metodologia, erakunde osoa blaitzen duen Partaidetza eta Bizi Kalitatearen Ereduak – zeinaren bidez pertsonek erabakitzen eta markatzen baitituzte beren helburuak – , eta baita zerbitzuek nola funtzionatzen duten ere azaldu zitzaien. Hau da, gaixotasun mentala duten pertsonen zerbitzura dagoen guztia, gure laguntzarekin laneratzea eta lanpostuan jarraitzea lor dezaten.

Horretarako, funtzionamendua azaldu genuen – Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta (Brontzezko A lortu dugu) –, bai eta baliabide desberdinetako emaitzak ere, zentro okupazionaletatik – enplegu-anezka gisa ulertuak –, Lavanindu EZBtik eta Prestakuntzako, Lan Orientazioko eta Enplegu Lagundurako Unitatetik, besteak beste, Ibilbide bezalako proiektu aitzindari eta estrategikoak ahaztu gabe.

Era berean, ordezkaritza instituzional horri helarazten diogu herritarren osasun mentala etengabe eta irmo babestu behar dela, eta Eragintza bezalako baliabideak behar direla; izan ere, gizarte aurreratu eta demokratiko batean funtsezkoa da pertsona guztiek bizitza autonomoa eta gainerako herritarrekin berdintasunez bizi ahal izatea.

Buruko gaixotasunaren eta pertsonen beharren ikusgarritasunean laguntzen duen bisita instituzionala eskertzen diegu.

 

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.