GEUREA LIGAren bigarren jardunaldia jokatu da Eragintza eta AVIFESen artean

Pandemiak asko baldintzatu dituen bi urteren ondoren, GEUREA LIGA inoiz baino indartsuago hasi da berriro, eta gaur bigarren jardunaldiko futbol partida jokatu dute Eragintza eta AVIFES taldeek San Ignazio kiroldegian.
Ariketa fisikoa eta kirola tresna terapeutiko gisa erabiltzen dira, kirol- eta gizarte-trebetasunak hobetzeko eta bizi-ohitura osasungarriak garatzeko aukera emanez. Zehazki, osasun mentalaren eremuan, hainbat sintoma eta alderdi hobetzen laguntzen du, gaixotasun mentalaren estigmaren aurkako borroka bultzatzeaz gain. Hau guztia kontuan hartuta jarri zen abian GEUREA LIGA eta aurten Gasteiz taldeak (Arabako Osasun Mentaleko Sarea) Athletic Fundazioarekin elkarlanean antolatzen du.

Liga honetan Osasun Mentalaren esparruan lan egiten duten hainbat erakundetako 9 taldek hartzen dute parte, publikoak zein pribatuak: Osakidetzako Osasun Mentaleko Sareko 5 taldek: Arabako Gasteizek, eta Bizkaiko Barakaldo, Zamudio, Lehenak (Bilbo) eta Manuenek (Larrabetzu). Eta bestetik, Argia Fundazioa, AVIFES-Bizkaiko Buru Gaixotasuna duten Senideen eta Pertsonen Elkartea, ASASAM– Aiarako buru gaixotasuna duten Senideen eta pertsonen Elkartea eta Eragintza Fundazioko taldea.
Partida oso lehiatua izan da eta emaitza honekin amaitu da: Eragintza 3-AVIFES 3.
GEUREA LIGA-ko hurrengo partida urtarrilaren 27an jokatuko da Laudioko ASASAMen aurka.
Eragintza Fundaziotik eskerrak ematen dizkiegu GEUREA LIGA ahalbidetzen duten pertsona guztiei, Athletic Fundazioari, Forum sport-i gure ekipajearen babesagatik eta, bereziki, gure jokalariei, talde teknikoari eta entrenatzaileari egindako lanagatik.


Eragintza taldeko kideak: Jonathan, Ismael, Juanan, Gabri, Alex, Imanol, Iker, Paul, Lander, Iker, Julen, Aritz eta Leo.
Laguntzaile Teknikoa: Jose Antonio.
Entrenatzailea: David.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Zorionak eta Urte Barri On!