Toki libreak Eragintzako garbitegiko zentro okupazionalean

February 20, 2023
Garbiketa 2

Eragintzako garbitegiko zentro okupazionalean izena emateko epea zabalik dago. Zentroak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lanbidean prestatzea du helburu, horretarako, arloko profesionalak eta erabiltzaileentzako laguntza-monitoreak izanik.

Zentro okupazional hau Lavanindu EM Enplegu Zentro Berezian dago (Martiartu industrialdea, 18 B, Arrigorriaga) 8:00etatik 15:00etara zabalik, autobus zerbitzua dauka Abando-Bilbotik zentroraino.

Garbiketari dagokion honetaz aparte, Eragintzak beste zentro okupazional batzuk ditu, hala nola lorezaintza, azaleztapena eta kableak lantzen dituztenak, guztien helburu orokorrak honako hauek izanik:

  • Garapen pertsonal eta sozialerako alternatiba okupazionalak eskaintzea.
  • Ofizio bat irakastea.
  • Pertsonen arteko harremanak sustatzea eta indartzea.
  • Autonomia pertsonala sustatzea.
  • Lanerako gaitasunak eta trebetasunak entrenatzea.

Interesa dutenek Eragintzarekin harremanetan jar daitezke eragintza@eragintzafundazioa.eus helbide elektronikoaren edo 944 231 693 telefonoaren bidez.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.