Eragintzak FUNKOk antolatutako prestakuntza-saioan parte hartzen du

March 27, 2023
Funko1

Eragintzak FUNKO Euskal Fundazioen Konfederazioak antolatutako prestakuntza-saioan parte hartzen du. Bilera Patronatuetako eta Zuzendaritza Batzordeetako kideen erantzukizunari buruzkoa izan da, gobernantzako jardunbide egokietan aurrera egin nahian.

Hauek dira elkartearen helburu nagusiak:

  • Fundazioak elkartzeko eta lankidetzan aritzeko bidea eta lekua izatea, sektorearen interesen aldeko gure ahotsa, jarrera pluralista batean oinarrituz, botere publikoekin hitz egiteko.
  • Fundazioen sektorea ordezkatzea, eta beste erakunde batzuekin hitz egitea.
  • Sektorearen interesak defendatzea, lankidetzan eta elkartasunean oinarrituz. Elkartutako fundazioen baterako estrategiak elkarren artean zehaztea, fundazio jarduerak hobeto garatzeko.
  • Pluraltasunean oinarrituz, fundazioen parte hartze handia eta ahal bezainbesteko afiliazioa lortzea.
  • Baterako hausnarketa egiteko, sektorearen aldeko erabakiak hartzeko, eta administrazio publikoetan —foru, erkidego, estatu eta Europakoetan—horien ordezkari izateko baliabide izatea.
  • Fundazioen interes komunei erantzuten dieten sektore proiektuak eta ekimenak bultzatzea eta koordinatzea.
  • Fundazioak sor daitezen bultzatzea, gizarte zibilaren adierazpena baitira.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.