Apirilaren 7an, osasunaren nazioarteko eguna ospatuko da, eta, esparru horretan, Bilboko Udalak agerian utzi eta eskertu nahi izan du osasunaren arloko tokiko 156 elkartek egiten duten lana, bai eta erakunde horietan aktiboki parte hartzen duten pertsona guztiei ere.
Ekitaldi honetan Bidesari Elkartea, Gizakia Fundazioa, Argia Fundazioa eta Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Bizkaiko gaixoen senideen Elkartea saritu dituzte, baita osasun publikoaren kudeaketan espezialista eta Osasun zinegotzi ohia den Rafael Bengoa ere.
Eragintza Fundazioa ekitaldi honetan egon da, eta zorionak ematen dizkie saritutako pertsona eta erakunde guztiei





