Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta horregatik, funtsezkoa da enpresekin harreman hurbila izatea.
Testuinguru horretan, Bridgestonera hurbildu gara, Basaurira, eta B- Kanpus proiektuaren eta giza baliabideen arduradunekin bildu gara: Asier Ipiñazar Epalza, Miren Romo De la Torre, Andrea Fernández Lahera eta Jose Sánchez Garcíarekin.
Bilera honetan esperientziak eta ezagutza partekatu ahal izan ditugu, beraz, benetan emankorra izan da. Izugarri eskertzen dugu emandako arreta.
45 urtetik gorako 91 Eragintzako emakumeek lanean aritu dira 2025ean
Eragintzaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan. Fundazioaren erabiltzaileek profil desberdinei erantzuten diete, baina gizonak gehiago dira. Kontuan izanik, gainera, zenbait txostenek agerian...






