Eragintza BizkaiaGararekin bildu da boluntariotza balioesteko eta bultzatzeko

Eragintza irabazi-asmorik gabeko fundazioa da eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea du helburu. Esparru horretan, erabiltzaileei zuzendutako hainbat prestakuntza-proposamen eta zerbitzu eskaintzeaz gain, boluntariotza bat ere badu, balioa eman eta ikusarazi nahi duena.

Horretarako, Eragintzako boluntarioen estatutua eguneratu da eta BizkaiaGararen eskutik lan egiteko konpromisoa hartu da. Hori dela eta, Danel Alberdi koordinatzailearekin eta Soledad Calderon aholkulariarekin bildu gara, bi erakundeen arteko lankidetza indartzeko asmoz.

BizkaiaGara herritarren ekintzarako, boluntariotzarako eta lan komunitariorako gunea da, Bizkaiko pertsona, erakunde eta erakundeen zerbitzura, boluntariotza, lan komunitarioa eta parte-hartze soziala sustatzeko, garatzeko eta balioesteko.

BizkaiaGara Bizkaiko Foru Aldundiak, EDE Fundazioak eta BBK-k bultzatutako proiektua da.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialarekin bildu da Datu-prozesaketaren eremuan profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestatzen ari den Eragintzako taldeak enpresetan praktikak egiteari ekin dio