Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da. Horrela, eremu honetan aurrera egiteko, Fundazioa Lanbideren erakunde laguntzailea eta enplegu-agentzia da.
Esparru honetan, Lanbideko zuzendari nagusia eta Eragintzako zuzendari nagusia elkartu dira, harremanak sendotzeko eta lan-espazioak identifikatzeko.
Era berean, Eragintza 2025era arte luzatuko den Plan Estrategikoa prestatzen ari da. Plan horren helburu nagusia osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea indartzen laguntzea da. Plan hau definitzeko eta eguneratzeko, barneko zein kanpoko hausnarketa-prozesu bat egiten ari gara, eta Lanbideren ekarpena ere jaso nahi izan dugu.
Azken helburua Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen esparruan aurre egin beharko dituen erronkei erantzutea da.





