Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Eragintza Fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu, emakumeen aurkako indakeriarik gabeko eta berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko konpromisoa erakusten jarraitzeko.
– Azaroak 20, astelehenean (Deustuko udaltegian) eta SARETU proiektuaren baitan, saioa egingo da Eragintzako emakumeekin Silvia Muriel aholkulariaren eskutik.
– Azaroak 23, osteguna (Deustuko udaltegian 12:30ean) Maskulinitateak eta berdintasuna ikastaroaren baitan, saioa talde ezberdinetako gizonekin, Gizonduz-eko kide den Karlos Garcíaren eskutik.
– Azaroak 24, ostiralean, solasaldia egingo da talde ezberdinetan tratu onen inguruan.
– Azaroak 25, larunbatean, Bizkaian antolatutako mobilizazioetan hartuko dute parte Eragintzako kideek.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Eragintza Fundazioa osatzen duten pertsona guztiei.







