Kontuan hartuta zahartzea bizitzaren parte dela, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kasuan nabarmenagoa, Eragintza Fundazioak urtero bultzatzen du nagusiEKIN programa, zaharrenei edo narriadura-zantzuak dituztenei zuzendua, heldutasun aktiboa sustatzeko helburuarekin.
Esparru horretan, jarduera multzo bat egiten da funtzionamendu kognitiboa mantentzeko edo hobetzeko oro har, memoria-, pertzepzio-, arreta-, kontzentrazio- eta hizkuntza-ariketen bidez. Aldi berean, gaitasun digitalak ere lantzen dira, eten digitala murrizteko.
Gauzak horrela, 2023an 160 saio baino gehiago egin dira, astean lau saiotan banatuta, eta batez beste 10 pertsona izan dira saio bakoitzeko.
Oraingoan, 2024an programa martxan da berriro, eta interesa duen edonork ditu ateak zabalik bertan parte hartzeko. Saioak, normalean, astearte eta ostegunetan egiten dira, 15: 00etatik 17: 00etara.






