Eragintza Fundazioak txakurrekin lagundutako terapia jarri du martxan. Esku-hartzea pertsona edo erabiltzaile talde bakoitzaren behar espezifikoetara egokituko da.
Proposatutako esku-hartzea terapia-txakur batekin edo birekin programatutako saioak izango dira, eta Eragintzako talde teknikoak ezarritako helburuak lortzera bideratuta egongo da.
Esku hartzeko bi maila
Egin beharreko esku-hartzearen helburuak bi mailakoak izan daitezke (sakontasunaren eta dimentsioaren arabera landu beharrekoa):
1. Lan-maila orokorra: helburu orokorrak dituzten jarduerak, parte hartzea, arreta jarraitua, entzute aktiboa, komunikazio asertiboa eta abar areagotzeko.
2. Maila terapeutikoa: talde teknikoan Eragintzara atxikitako psikologoek parte hartzen dutenez, helburu pertsonalizatuak finkatuko dira, hala nola, narriadura kognitiboa duten profilen estimulazio kognitiboa, lotura segurua eta beldurra lantzea, kudeaketa emozionala, etab.






