Eragintza Fundazioak instalazio barriak estreinatu ditu eta Kableatu, Azaleztapen eta Lorezaintzako Zentro Okupazionalak batu ditu

June 25, 2024
tokibarria1

Eragintza Fundazioaren 2023-25 Plan Estrategikoaren esparruan, Kableatu, Azaleztapen eta Lorezaintzako zentro okupazionalak espazio berri eta bakar batean batu dira. Eragiketa honen helburua Zentro Okupazionalen erabiltzaileen eskaintza modernizatzea eta zabaltzea da.

Gela berriek, besteak beste, honako hauek dituzte: prestakuntza-gelak, informatika-gela, musikoterapia eta txakurrekiko terapiarako gela balioaniztuna, bilera-gelak, atseden-gela, kirola egiteko gune estalia, aldagelak edo 240m2-ko berotegia, aukera gehiago eta berriak eskainiz.

Halaber, EGOKIPLAN programako plazak eskaintzen dira, narriadura kognitibo handiagoa duten erabiltzaileei zuzenduta.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin sinatutako hitzarmen bati esker, fundazioak 80 plaza ditu, gehienak lanaldi erdikoak eta gainerakoak lanaldi osokoak, aipatutako diziplinetan.

Eragintza Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu erabiltzaile guztiei espazio berria lekualdatzeko eta abian jartzeko lanetan erakutsitako laguntza, konpromiso, inplikazio eta ilusio handiagatik.

Kokapena

Zentro berriak Bilboko Alde Zaharreko metro geltokitik 7 minutura daude, Lezamako linean, Izartza auzoko Goietxa bidea 18an, Sondikan.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.